Behin Eraikuntza Ingeniaritza gradua burututa (“Ingeniería de Caminos, Canales y Puertos”) Universitat Politècnica de Catalunyan, Ormazabal irakasleak doktore titulua lortu zuen Stanford Unibertsitatean (business arloan) eta baita Universitat Politècnica de Catalunyan ere (ingenieritza arloan).
Gaizkak exekutiboen ordaina eta gobernu korporatiboa ikertzen du. Bere lan enpirikoek gobernu korporatiboko mekanismoen ondorio ekonomikoak aztertzen dituzte. Bere ikerketa proiektuen artean, asko eztabaidatutako gaiak daude, hala nola arriskuak hartzeko pizgarriak, arrisku korporatiboen gobernua, finantza-erregulazioa, aktiboen titulizazioak eta bitartekarien rola gobernu korporatiboaren esparruan.
Bere lan akademikoa puntako aldizkarietan argitaratu da, hala nola Journal of Accounting and Economics, Journal of Accounting and Research, Journal of Finance, Journal of Financial Economics, Journal of Law and Economics, and The Accounting Review. Bere artikulu batzuk hedabideetan ageri dira, esaterako The Wall Street Journal eta New York Times egunkarietan, The Economist aldizkarian eta Estatu Batuetako Balore Merkatuaren Batzordearen (Securities Exchange Commission) ebazpenetan aipatuak izan dira.